Oinitzak
Oinitzak HiTZ zentroak kudeatzen duen egitasmoa da, bi printzipiotan oinarritzen dena: lankidetzan eta publikotasunean. Helburua euskarazko ahalik eta eduki egokienak eta ugarienak biltzea da, euskarazko hizkuntza-ereduak sortzeko.
Oinitzak egitasmoan bildutako testuak funtsezko baliabidea izango dira euskarazko hizkuntza-ereduak sortzeko eta horiek ebaluatzeko. Hizkuntza-eredu horiek gabe, nekez izango ditugu euskaraz kalitateko produktuak, hizkuntza hegemonikoetan dagoeneko ezagutzen ditugunen mailakoak. Hortaz, sortzen diren ereduek aukera eman dezakete transferentzia teknologikorako eta produktu teknologikoak sortzeko.
HiTZek ikerketari begirako interesa besterik ez du. HiTZek sortzen dituen eredu eta baliabide guztiak ahal den modurik permisiboenean lizentziatuko dira, beti ere lagapen-baldintzak beteta, eremu zientifiko, sozial eta ekonomikoan ahalik eta inpaktu handiena izan dezaten, beti euskararen mesedetan.
Bete ondorengo formularioa proiektu honetan lagundu nahi baduzu.

